Gaztelaniaz jakin ez

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-041
Pasartea 1:00:04 - 1:01:05 (1' 01'')
Laburpena Behin epaitegira joan zen Rufino eta han gaztelaniaz ez zekien herritar bat zegoen. Bera Errenterian lanean aritua izaki, hobeto moldatzen zen eta epaileak esaten zuena itzultzen aritu zen emakume hari. Garai hartan asko ziren erdara ez zekitenak.

Transkribapena

- Jueza honek esan duna, hua... Hua zen, ez dakit zerta jon nitzan ni juzgaura. 'Ta Beinzarreku hoi, emakume hoi han tokatu 'ta, paperak ittea torriya, gaiñea gizona hilta.
- Gizona hil zenin paperak ittea.
- Paperak ittea torri 'ia 'ta, hitzik 'e jakiñ ez kastillanoz Beinzarreku horrek 'ta ni han sartu 'ta san ziun gui: "esto y esto ha venido esta a hacer los papeles y aquí no está en el registro." Ni 're sekula jon gabia naz, e! Ze juezak eondu zin.
Apuntik ez juzgaun harren gizonanik. 'Ta, bikaiyun itxea jon 'ta atetzeko, zea harrei... Maitxo 'ro dula du izena Beinzarreko harrek?
-Bat bai, bat Maitxo zen 'ta bestia (...)
-Bai, eta esan 'ta enteintzen ez hitzik 'e. 'Ta nei san zian: "explícale esto y esto, que vayan del parroqui que se quede allá!" Esplikatu niyola nik 'ta han jon zela. Ez jakitti hoi 're...