Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-040 |
Pasartea | 0:17:50 - 0:19:00 (1' 10'') |
Laburpena | Ameriketan hamalau urte egondakoa konfesatzera joan eta apaiza harrituta hainbeste urtean konfesatu ez zelako. Ameriketatik etorritako hark egindako adar-jotzea. |
Transkribapena
- Ameriketan hamalau urte pasa 'ta honea torri 'ta, konfesatzea jon 'ta apaizak: "zembat dembora da?" "Hamalau urte." "Hamalau urte konfesatu gabe!" "Bai. " "Bittarte hortan hil baziñan noa jongo ziñan?" "Ezta muittu 're, bertan eon!" Zeak, Esteban Iruñabarrenekua...
- Ameriketan ibilli zena.
- Ameriketan ibilliya, 'ta harrek torri 'ta kalbo, kalbo on bat... 'Ta kalburi san 'men ziyola: "pasa 'zak periodikua, goizero pasa 'zak periodikua buruan 'ta illia jaiyoko zik!
- Ameriketan ibilliya, 'ta harrek torri 'ta kalbo, kalbo on bat... 'Ta kalburi san 'men ziyola: "pasa 'zak periodikua, goizero pasa 'zak periodikua buruan 'ta illia jaiyoko zik!
Illia jaiyoko zik eta" Nazkatu 'men zela eunero periodikua pasatzen 'ta... Geo laun horrei san 'men ziyola: "joer, ni nazkatu nak ez zekit" "Bei 'zak, nik eunero ipurdiya periodikukin pasatze 'it 'ta bei zak ze zima dakaten!"