Ezkongaien nahia: arreo on bat eta etxearen jabe egitea

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:58:30 - 0:59:30 (1' 00'')
Laburpena Ordu pila bat pasatzen zen arreoa egiten: beste lanak bukatu ondoren aritzen ziren, askotan loari orduak kenduta. Ezkonberriak arreoan egiten zenarekin joaten ziren etxe berrira. Orduan, gehienak errentan bizi ziren, baina gizongaia beti saiatzen zen etxe baten jabe egiten.

Transkribapena

- Ordu pilla erra bai lanin!
- Bai. Pilla bat eta gaiña lan hura iñ ber zenun ber berreko lanak in 'ta geo. 'O kendu ber zeniyon zea... Lo in ber zenun orduk 'o aprobetxatu ber zenittun. Bai. Eta posible zenun..
Posible zenun guziya iñ. Posible zunak asko ittia pes asko itten zun, gutxiyo posible zunak, gutxiyo, biñon ahal zen, ahal zen guziya. Urtetako... Zuk ya ezkontzea zuzen urtetako gauzak... Zea... Urte batzutako itxi hartan ber zenunanakin zuazen itxea bizimodu hura
hasitzea. Eta geo gizonak 'e bai. Beno bai, gizongaiak 'e bai. Gizongaiak 'e ahal baldin bazun, itxe baten jabe in nahi izaten zun. Uandikan errentan 'ta ordun jende asko bizi giñan, biñon...