Berorika, zuka eta hika

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:44:55 - 0:48:00 (3' 05'')
Laburpena Apaizari eta medikuari berorika egin behar zitzaien. Gurasoei, zuka. Gurasoek seme-alabei, hika eta senideek elkarri ere bai. Eta lagunek elkarri, hika. Babilonia eta Arkaleko soldaduak ere aipatzen ditu.

Transkribapena

- Zeiñei iñ ber izaten zen berorreko?
- Apaizai. Eta meikuri 'ta 're bai. Bai. Eta apaizari, zea, bi eskuak gurutzatuta Abe Maria Purisima saten geniyon bezela, e... Frailiri Frantziskanuk abito marroiya izaten zuten eta
gerriyan lotua kordoi txui bat, geo muturra zintzilikan hiru korapillokin. 'Ta makurtu 'ta kordoiyako, korapillu hoitako batei muxu mateko zea genun, ohittura genun eta Joxe Mari zea, Don Pablon anaiya san zin ez zea itteko, ez emateko. Ez emateko.
Eta geo baita 're pertsona ordun itxian miñez eoten zen 'ta hill 'e bai, eta oso gaizkitzen zenin, estremoziyukin joten zin apaiza 'ta monagillu kampanilla juez, eta kalin baldin bagiñan 'ta birian baldin bagiñan nahiz loiya izan, belauneko jartzen giñan haik pasatzeko. Bai.
Eta zea, ordun bost zazpi apaiz izaten zin Oiyartzunen urti haitan. Eta Arkalen 'ta Babilonian soldauk eoten zin eta Babilonin zuten kapilla ttiki bat eta joten zen Don Juan Franzisko igande goizetan zortzitan hara meza matea. 'Ta eamaten zun Galdosen kamioyak,
eta gu 're joten giñan mendiyan iatzetan 'ta ai giñala iñ 'ta... Pasaeran han gelditzen giñan zea, este meza entzuten 'ta. 'Ta Arkalekuk, berriz, ez zuten zea hor bezela bistan ez zuten kapillikan.
Haik frontoi haundi bat zuten eta hara 're bai, Babilonira mezeta joten giñan bezela, Arkalea joten giñan frontoiyan zea, pelotan aitzea.
- 'Ta ordun berorreka meikui 'ta apaizai, 'ta gurasuri?
- Ya nik ez. Gu ez, gu ez. Zuka, zuka. Biñon errespetu izugarriya. Haik esaten zutena esaten zutela, hairi ez zen, ez zen bueltatzen. Haik esaten zuten hura... Zemaitan arrazoiyakin 'ta ez hola gouan, ixillikan, biño bai.
- 'Ta haik zueri hika?
- Hika, bai. Gehiyenetan bai, 'ta serikin elkarrekin 'e bai. Eta gurasuk seme-alabari 're bai eta launak alkarrekin 'e bai.