San Juan kaleko hiltegia

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:58:40 - 1:01:00 (2' 20'')
Laburpena Animalien hiltegia San Juan kalean zegoen, orain Iparragirre etorbidea dagoen tokian. Han tripak garbitzen aritzen zen emakumeari Maria Tripera deitzen zioten. Etxean hil zitekeen animalia, baina txerriaren kasuan, puska bat eraman behar zitzaion albaitariari, aztertzeko.

Transkribapena

- Jeneralin itxekun 'o auzokun launtzakin. Bai.
- Eta geo mataeira 'ta eamaten zen?
- Bai. Matadeira bai. Behiya zartzen zenin... Ba matadeiya zen, e... Oango bibliotekatikan, e...
Zea, e... Bariantea. Hortxe zen matadeiya, kantoiya itten zun eta... Ni behiya hiltzen ikustia ez zit gustatzen, biñon gaiñeko dena ittia bai. Nola erekitzen zuten, nola barrenak kentzen ziyoten, larrutzen zuten, dena. Eta zean, hori, matadeiyan,
itxi harren barrenin itten zuten, eta tripak garbittu, Maria Tripera esaten geniyon eta harrek bertan garbitzen zittun. Hustu, eta... Bertan garbitzen zittun harrek. Geo ya garbittu, eta karnizeita eamateko. 'Ta geo handikan aurreko tripa...
Egosi dela, 'ta hori dena karnizeruk beák itxian itten zuten. 'Ta geo, e... hori bian, eta goiyan zuten betenaiyoko ofizina, zertikan behiya hiltzen zenin, 'ta baja man 'ta in ber izaten zen eta.... zea, harrek... Man ber zun baimena sano zon, 'o ez 'ta hoi dena,
txerriyakin 'e berdiñ, nahiz txerriyak itxian hiltzen zin, biñon txerriya itxian hiltzen zenin betenaiyuri man ber zen puska, e... Harrek e... Analizatzeko, jan biño len eta hori... Jestiyu hoi itteko 'ta baimen hoik emateko 'ta dena ofizina 're matadeiyan goiyan bertan zon.
Bai. Eta hor iraundu matadeiyak, e... Hori, bariantia 'ta itteko bota ttuten arte.
- Ordun ezin zen itxian animaliya hill 'ta haragiya zuena gorde 'ta...
- Bai, bai, bai, bai. Bai. Bai, bai. Bai, bai. Bai. Hoi bai, biñon, e... Txerriyan kasun e... Ni akordatzen nazelikan, e... Nahiz itxian hill txerriya, zea, este...