Mea urtzeko egur asko behar

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 1:01:50 - 1:02:29 (0' 39'')
Laburpena Bere aitak esan izan dio garai batean burdina ateratzeko egur pila bildu eta sutan urtzen zutela mea. Horregatik eramaten zela Artikutzara, han egur asko zegoelako.

Transkribapena

- Holaxeko zea denbo batin, 'ta Aiako Harritik gue attak saten zun 'ta mineala, gaƱea, itten 'men zutela, garai haitan mineala, eurra billu 'ta erre. Erre. Klasik ingo zittuzten, denak ez zin erretzen dinak izango 'ta hua lekuak jarriyak aproposak eta erretzen zutenin 'ta salda hura,
hua, hua jaso, salda hura, fundittu, fundiziyua bezela. Fundiziyua bezela. 'Ta hoi nik esan attai zea "Artikutza zertikan, ArtikutzaƱo 'ta" Eurra izaki han erruz 'ta, eurra, eurra erruz ber izaki.
- Hoi hemen 'de izango zin ba pilla erra Erramun.
- Bai...