Jendearen jarrera

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:11:58 - 0:14:30 (2' 32'')
Laburpena Kontrabandoan nikelarekin ziren batean, hain nekatuak zihoazen, guardia zibilak harrapatzea ere desiratu zuten. Gau-lanean ari zirela norbait bidean topatuz gero, hura gorde egiten zen, elkar ez izutzeko. Jendeak ez zituen salatzen.

Transkribapena

Geo hara 'ta atseinka atseinka 'ta nombaitte polliki-polliki 'ta han zoku hartan zotza 'ta eurra 'ta zean kriskiti kraska soiñua 'ta saten genun
zea elkarrei gelditzen giñanin: "Beltzak hemen dila, hor izango dila!"
"Nahi nikek torriko baloztek" batek.
"Bai nahi nikek torriko balikek"
"'Ta soiño errak atetzen ttugu nahi baute torri". Guk elkarrei 'ta handik barrena. 'Ta Aldarrira.
Aldarrira ate giñanin san ziun harrek, gizon horrek san ziun: "Bueno oan zuek hemengo berri jakingo zue, noski! Nik biño okiyo aldi horta, zuek horrea jungo zazte"
'Ta: "Bai, gu Gorritxoa" .
"Bueno ni itxea jongo naz, hemendik beitti itxea jon ber dut".
'Ta beno 'ta: "Segi xintxo xintxo" san zian. 'Ta bai. Guk alkarrei saten, txiki arraiyo iñak hara torri giñaneako, txiki arraiyo iñak.
-Normala.
-Bai. 'Ta bueno horrea sartu giñan 'ta handikan Momotiko horta 'ta hortik beitti,
biria hartu, bire zar hoi esteilta 'ta esteiltikan trenbirez trenbire goitik beitti. Guardiziilak baldin baia ya ze sango genun:
"Mesillo(?) txar hoitako bat hartu 'ta earki eamango ginttekek ba Altzibarrea!"
"Bai, biño hola ez yeu hasi berko! E yeu hasi berko, zerbaitt pasten bayeu ez ttiu haintzat aiña 'ta! Ez yeu hasi berko 'ta"
Petreneko Luixek: "Ez, ez, ez yeu hasi berko" 'ta martxa trenabirian beitti.
Tanka, tanka, tanka trenabiria 're txarra izaten zen bizkarrin joteko. Tanka, tanka, tanka...
-Pausua bea txarra, trakateua.
-Trakatetkua bai...
Tanka, tanka, tanka. 'Ta goitik beitti , segi! 'Ta trenbirez jon giñan zeiño Portalezaiño, Portalezaiño.
Jon giñan 'ta laumbat arratsa zen, igande goiza. 'Ta goizin jendia seitako mezata ttarraka-ttarraka hasiya 'ta kusi 're in ginttuzten han norbaittek 'e.
Han Haixianeko hartan barrena, gu goitik barrena trenabirin beitti 'ta han bian eliza zijuztenak bi laun 'o hantxe ttak geldittu zin paetan kontra geldittu zin.
Gu izutzeko beldurrak 'o akaso beak izutu igual ingo zin. 'Ta guk kamiyua kruzatu genun 'ta Altziarrea jon 'ta Altziarren bota genittun Kaxinton itxeko azpiy hartako koadran 'ta.
Gotza pilla bat bazon 'ta gotzakin tapatu zittun 'ta bazekin gu nola torko giñan, bazekin beak. 'Ta botil bat pattar 'ta beste txoixo pamplona
'Ta botil bat pattar 'ta beste txoixo pamplona puska 't 'ta ogi koskor batzuk 'ta karriyak 'ta han zauzkin 'ta haikengatik bestela ez giñan gauzak tortzeko!
-Seuski ez.
-Hua pasara zen e! Pasarak hartzen genittun, biño huaxe 're erra yun ba! Haik zembat kilo 'te zin!
'Ta txarrak 'ta. Geo bueno! Haik pixkan bat pattarrakin 'ta animatu giñan 'ta berriz martxa itxea, euna zaldu zun belaxe biño. Olatxen barrena betik goitti.