Lesakako errepidea: soldaduak eta 'trabajadoreak'

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-022
Pasartea 0:58:45 - 1:02:28 (3' 43'')
Laburpena Lesakako errepidea egin zutenean, Portuburuko soroak erdiz erdi hartu zituzten. Artoa egin gabe zegoen oraindik eta moztuta behiei eman zieten; beraiek ezer gabe gelditu ziren. Gero gainera, 'trabajadoreek' gosea kentzeko artoa lapurtzen zieten. Egin aurretik gordetzen aritzen ziren. 'Trabajadoreek' Portuburu ondoan jaten zuten, eta, jan ondoren, andaluziarrak beren kantekin hasten ziren, burua pixka bat distraitzeko. Portuburukoek esnea Ergoienera eramaten zuten eta falangistak etortzen ziren bila. Gero Olatxeko zubira eramaten zuten, karreteran ari ziren soldaduek kafesnea hartzeko.

Transkribapena