Aldaketak

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:29:00 - 0:30:20 (1' 20'')
Laburpena Joxepak beti eduki du umore ona; ez da haserretu zalea. Ama halakoxea zuen; denekin ongi izaten zen. Auzokoekin harreman handia zuen. Jendea goxoa zen, lehengoa.

Transkribapena

- Biño zuk umorikin hartzen 'zu!
- Nik bai.
- Beste eozeiñ hasertu ingo zen!
- Haserre ez da ona iñoekin.
- Beti, umore ona euki al 'zu beti?
- Bai, bai, gehinin. Bai, izan zandu 'ttut nik 'e ne disgustu galantak, biño ez zit gustatzen haserrik. Ahal baldin bada, disimulatu 'ta martxa.
Nik ama nun ne iual-iuala. Hare denakin ongi izaten zena. Auzuakin 'ta joten zin guziyakin 'ta denakin ongi (...). Bai, beste ahizpak 'e hala genittun, e! Haik hillak 'ttut, beste bi ahizpa bagenittun.
- 'Ta asko joten zin zuen itxea, ez? 'Ta amak kafesnia ate.
- Bai, harrek, jesus! Iñor jon ezkio, seittun!
- 'Ta tertuliyan aittu?
- Bai.
- 'Ta ze kontukin 'ta aitzen zin?
- Ui! Haik ben kontuk! Haik 'e ben gazte dembokuk 'ta, kontuak eta. Jende goxua izaten zen, leno, e! Oain ba al dakizu zer, hau gehiyo, lan gehiyo... 'Ta len bezelako astiyik 'e ez, 'ta... Oso difentia da bizimodua. Difentia da, bai.