Baltsa eta eliza I

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:17:15 - 0:18:45 (1' 30'')
Laburpena

Agarraua ez zen libre. Behin, Korneliren seme bat eta soinu-jolearen arreba baltsean ibili ziren. Norbaitek bikarioari esan eta karta iritsi zitzaien etxera, kongregaziotik kanpo zeudela esanez. Bi gazteak ez ziren beldurtu, xanistebanetan arratsalde guztia baltsean ibiliko zirela erabaki zuten.

Transkribapena

- Denak saltsan!
- 'Ta zea, ze dantzan itten zin? Agarrauak eta itten al zin?
- Ez. Agarraua ez zela libre 'ta... 'Ta sueltua denak! 'Ta zeak, batin agarraua...
Hoi zen Manuelek, Manuel Iruñarrenekuk jo zun agarraua, oso oso oso soiñujotzaille ona zen. Arragu.. Arrag... Agarraua jo 'u, 'ta baita, zeiñ ibiliko 'ta be arreba! Xaturi difunta, oso dantzaiya zen hora. 'Ta gue mutilla... Zeiñ zen mutil kozkorra ordun?
Juanito izango zen! Hori da zarrena 'ta! 'Ta baltsin ibilli! Biyek baltsin! 'Ta baten batek bikaiyui san! 'Ta karta itxea! Aleiya, kongreaziyotik fuera zoztela 'ta zea, e... Baltsin billi zilako.
- Karta 'ta dena?
- Karta bat. "A bai!" 'Ta geo biyek jarri 'ta algarez hasten dia biyek! "Oain ba al dakizu ze in ber dugun? Xaturi, Xanistebanetan kalin hasten denin soiñua, han jon 'ta arrasalde guziyan balsin billi! Arrasalde guziyan balsin bilko ga!" Errentiko musikua izaten zen ba...