Ar-eske eta beste

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:27:48 - 0:29:44 (1' 56'')
Laburpena Abereak: Ar-eske. Zerrenda. Aketza, mandoa. Zikiratuak.

Transkribapena

-Arreseke, animaliya 'ta ze eoten den. Beiya kompaziyoa?
-Susaa.
-Ardiya?
-Ardiya arkaa. Auntza, aunxkaa. Txerriya iñaus
-Astua?
-Iel.
-'Ta biorra?
-Iel. 'Ta zakurra san al dugu uara? San al dut?
-Bai, ez ez zenun sana.
-Ez al nun sana?
-Bai 'ta usteut ya denak san 'ttugu. Bai... Hoi da, 'ta zerriyana arra?
-Aketza.
-Hoi da 'ta mandua nondik, nondik atetzen da?
-Mandua, biorrak estali astua 'ta astomandua.
-Hoi da. 'Ta manduak ezin du umeik euki...
-Manduak ez du umeik.
-Hoa izaten da zeako, laneko?
-Bai. 'Ta len san dutena iriya berriz, itten dute zikitu txekorra, zokorra. Ez do beste milagroik.
-Oillaskuk 'e bai?
-Oillaskuk 'e zikitu!
-Hoik zeaguk itteko, haundiyaguk itteko?
-Bai. 'Ta ariya 're bai zikitu. Horrengatik deitzen 'yote zikirua. Lembizi ariya izaten da 'ta geo zikitzen da 'ta geo zikirua.
-'Ta beste aldian zikiro jatik 'ta itten dia 'ta hemen itten al zen?
-Guk in, oan aspaldiyan ez dugu in, biño itten 'ttugu guk 'e! In 'zandu 'ttugu. Aurten, lengo urtian in gunun, zikiro jatia.
-'Ta hoi zer da ardiya biño goxoguo 'o?
-Fuertexio.
-Fuertexio...