Kontrabandoa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:28:35 - 0:29:55 (1' 20'')
Laburpena Kontrabandoan jende asko ibiltzen zen. Nonahitik ibiltzen ziren. Zer pasatzen zuten: gauzak, animaliak eta baita pertsonak ere. Aldi batean, hamahiru ergoindar gartzelan egonak.

Transkribapena

-'Ta ordun jende asko 'ta ibilliko zen kontrabandun 'ta?
-Hoixen! Dena...
-'Ta hoi Guru... Gurutzen barrena 'ta 're bai, e? Nik uste nun geina hemendik ibiltzen zila.
-Bai, denetik, denetik! Kontrabandun pasatzen zen garaiy haitan baita... zeatik 'e Eskase aillekatik 'e! Hortik zeara, kuebeta ailleka! Barrakoloy aldea! Hortik, hortik Perurena ailleka! Hortik tak Astiarra!
-'Ta ze itten zen handik karri 'o eaman?
-Karri gei, eaman 'e bai zerbaitte, biƱo karri geiyo!
-'Ta ze kartzen zen 'ta?
-Pontilla, kafia, karia 're bai, kubiertak 'e kartzen zittuzten, 'ta gauz asko!
-'Ta animaliyak...
-Sakarinak 'e bai! E?
-Animaliyakin ibiltzen 'te zin?
-Baita 're!
-Baita 're?
-Ardiyak hemendik hara, 'ta handik honea beiyak! Bei gorriy holakuk.
-'Ta pertsonakin ibilli 'zandu 'te dia?
-Baita 're! 'Ta portuesakin 'de bai, lenoztik. Bai hemen garai batin, pf... Jesus!
Garai batin eondu zin Ergoinguk beak, kartzelan, ez dait hamairu zin 'o hamalau zin. Erra da e! Barriyo batetik, kartzelan. Kontrabandungatik! 'Ta emakume bat!