Garizumako txartel gorria

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:24:29 - 0:25:45 (1' 16'')
Laburpena Garizuma. Txartelak. Jaunartzera joaten ez zenari txartel gorria ematen zioten.

Transkribapena

-'Ta geo beste bat 'zaten zen zeak 'e, Gaizuman Pazkua in berra. Txartelak 'zaten zin. 'Ta norbeak jon ber 'zaten zun familikuk. Familitik bat jon ber zun. 'Ta maten ziuten honako paperan puska bezelako kartoi txar batzuk.
'Ta azkeneko euna izaten zen pazko eunin. Hoi Gaizuman in ber zenun e! Eta hua in ber zenun eaman, beak maten zizuten, person bakotxeko bat 'ta geo in ber zenun komulgatzea joten ziñanin sakristauak eamaten zun bandeja bat 'ta han entretu.
-'Ta ez bazenun aurten itten. Hurrengo urtian gorriya. Nola juadoriri itten yote tarjeta gorriya? Tipo berin.
-'Ta ze itten zen ba txartela hua konseitzeko dirua man 'ro hola 'o ze?
-Ez, ez! Osea obligatu bezela, komulgatu 'ta hua botzia! Zea... urtian behin!
-A karo... 'Ta hua ez bazenun seiñal ke ez ziñala jon!
-Hoi... bai ba!
-Komulgatzea... 'Ta hurrengo urtian tarjeta?
-Tarjeta roja.
-Tarjeta roja.
-'Ta garai hartan apaizari 'ta beldur geiyo alkatiri 'ta biño, ez?