Lehengo bidea

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:14:02 - 0:15:40 (1' 38'')
Laburpena Lehengo bidea etxe ondo-ondotik pasatzen zitzaien. 1979aren bueltan egin zuten bidea. Beraiek bertan bizi direla 45 bat urte izango dira.

Transkribapena

- Eta hemengo kamiyua ze distantzita 'o gelditzen zen hemendikan?
-Hemendikan? Oso bertan, hemen bertan.
- Bertan zen?
- Bai berta-bertan.
- A oain kotxikin ni torri nazena hoi zen kamiyua lehengua?
- Hortik etorri za, behetikan?
- Bai hortikan.
- Ba hoixen, hoixen. Geo hortikan Tellein 'ta atetze za, Tellein 'ta Txikierdi aldea. Hor bazian e... kuatroko kurba 'ro sate ziyoten baitare.
- Bai.
- Ba hoixe zan, berta-bertan.
- Bai, egiya san hainbeste denbo ez da, ez? Kamiyo horta bakarra ni ordun enintzala hemendik ibiltzen, bai biño (...).
- Bai 'ta geo hoi zeatzeko, hoi moztu zanian in zuten uan Oiartzuna dagon biri hoi 'ro, moztua dago oaiñ.
- Bai
- Hoi 're moztua dago, eztakit gero...
Bai. Hoi iñikan dia 30-31 urte, hoi in zutela 'ta gu hemen bizi geala dia 45.
- 45 ya.
- Bai.
- 'Ta ze in ziñazten biyek honea etorri, ez? Ze gizona 're ez da hemengua.
- Ez ez. Hau etxi hau berayek in zuten, in zuten hemen leheno zan e... taberna izan behar zun
bizilaunak zakatena 'ta in zuten taberna utzi 'o kiebra jo 'ro eztakit ze in zuten. Eta orduan in zuten saldu. Bai taberna eta bai terrenuak eta... Honek guk dittugun terrenuak eta koñauak dittun terreno guziya denak hoiyena dia,
denak saldu in zittuzten. 'Ta ordun in zuten taberna behartuaz ba etxe etxe hau in zuten. 'Ta ordun honea ezkondu giñen.