Nor | Egilegor Portugal, Maitxo |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | ERR-41 |
Pasartea | 0:10:10 - 0:12:55 (2' 45'') |
Laburpena | Arkaitze inguruko baserriak: Susperregi, Trabaleku, Baringarate (Bainketa). Aldeen Trabaleku dute, eta hori ere 500 metrora, gutxienez. Orain bizi den etxeko errainak Perurena basamortua dela esaten dute. Orduan Arkaitze zer izango ote da? Maitxori asko kosta zitzaion orain bizi den lekura ohitzea. Kamioa pasatzen zitzaien ondo-ondotik. |
Transkribapena
- Zea harrek ingurun ze baserri ttu?
- Harek ingurun daka e... aieka hortatikan daka Susperregi. Susperregi dago mendi batin 'ta geo erreka zokua dago 'ta hau beste mendi kaxkuan dago
- Harek ingurun daka e... aieka hortatikan daka Susperregi. Susperregi dago mendi batin 'ta geo erreka zokua dago 'ta hau beste mendi kaxkuan dago
'Ta geo aldin-aldina daka Trabaleku. Hoi nahiko aldian dago. 'Ta geo Bainketa. Bainketa.
- Biño halare aldina duna, Trabaleku 're zemat? Distantzi dexente 'o ze?
- Biño halare aldina duna, Trabaleku 're zemat? Distantzi dexente 'o ze?
- Bai, bai bai. Kilometroik ez da izango biño kilometro erdi bat biño gehio bai e. Bai.
- Aleiya, auzuak...
- Bai bai bai. Auzuak ez ziguten ingurun trabik itten.
- Aleiya, auzuak...
- Bai bai bai. Auzuak ez ziguten ingurun trabik itten.
Ez ez.
- Hoi da. Sateut beste tokitan bertan din bezela zuek ya...
- Bai, hemen e... saten dute, hemen badia e... beste itxekuak eta hola sumatzeianik, erraiñak
- Hoi da. Sateut beste tokitan bertan din bezela zuek ya...
- Bai, hemen e... saten dute, hemen badia e... beste itxekuak eta hola sumatzeianik, erraiñak
kalian bizi, beno kalian jaio 'ta kalian bizi dia, ez? 'Ta hau basamortua dala esaten dute. 'Ta joe eskerrak ez dian gu bizi giñan tokiran zeatzen, ez?
- A honengatik sateute?
- A honengatik sateute?
- Bai bai. Basamortua dala. 'Ta aber hemen nola bizi leiken. Saten iote ben amai, anai-arrebai esaten diyote. 'Ta orduan nik askotan saten diyot
bitu, ni hemendikan kalea biñon lenoztik jongo nintzake Arkaitzea bizitzea. Bai, bai bai. Biñon ze saten ai za? Ni neone 're enintzake jongo, hau oso oso, honea ya ohittu naiz biñon...
Bea da Belauntzakua eta han bar... barriyo bat bezela da han, oso ingurun dia etxiak, ez da hau bezela, biñon honek ere baittu, ez ttu oso urruti etxiak. Bañon halare beai kosta in zitzaion hemen.
'Ta nei, en kanbio, kosta zitzaiten hemen ohitzen. Ordun gaiñea hortikan behera zan e... bidia, kamiyua zegon hortikan, hortikan.
- A zu torri ziñen (...)?
- A zu torri ziñen (...)?
- Bai, bai, puska batin gaiñea. Hortik zan biria. Eta karo e... etxe ondo-ondotikan kamionak bazian zea guziyak. Nik lehenbiziko gauetan ez nun loikan ere itten e, hain soiñuakin eta eske hain raruak itten zizkiten
Eske han nola? Han ez zan, hontzan orro 'atzuk (...) entzuten. Ez ez, keba keba.
- Karo, karo. 'Ta argiya 'ta 're bai iual, ez? Gutxi 'o gehiyo beti, tabernako argiya 'ta 're, ez?
- Karo, karo. 'Ta argiya 'ta 're bai iual, ez? Gutxi 'o gehiyo beti, tabernako argiya 'ta 're, ez?
- Leihyuk itxizkeo, kontrabentanak itxizkeo ez, argiyana ez bañon soiñua, soiñuana bai. Eta geo gauian eozein ordutan sumatzen zenittun eta ez. Bañon denboakin ohittu itten da danea e,
ohittu itten da danea. Nei uain ez diate, uain ez dia hemendik pasatzen, uain hortik ibiltzen dia, uain...