Baserriaren izena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:07:32 - 0:09:32 (2' 00'')
Laburpena Sarrerako atearen gainean Santa Engrazia jartzen duen arren, inork ez du ezagutzen. "Arkaitze" izenarekin ezagutzen dute denek. Bere ustez, harkaitzaren gainean dagoelako datorkio izena. Umeak zirela denean barrena ibiltzen ziren, gurasoek askotan ez zuten jakiten non zebiltzen. Gaur egun, ezin pentsa horrela ibiltzea umeak

Transkribapena

- Gañekun, lehen e... hasi zana, zea, Bunosairesku hoi noiz kanbitu 'te zen hor, hoi bai al dakizu zuk? Santa Engrazia zela.
- Santa Engraxi, Santa Engraxi dago Bonises baserriyan azpikaldin, beheko txokuan
-Biñon zuen itxia 're Santa Engrazi zela, 'ta noiz in 'te zun kanbiyu hoi izenin?
- E... nik ustet hoi hasieratikan zula Santa Engrazi izena jarri ziyoten
- Hoi da
- Arkaitza geoztikan da jarriya, hoi da izengottiya bezela. Ezizena, ezizena.
- Ya. Zuek jarriya 'te da 'o ez? 'O zuek ya hola hartu zenuten?
- Eztakit, hoixen eztakit, noiz jarriya zan, biño guk beti Arkaitze... Bañon hau uandikan 'e han daka letrerua harrek, e... sarrerako atian gañian Santa Engrazia.
- A bai e
- Bai, bai bai.
- Biño iñorrek eztu izautzen.
- Keba, keba. Paperatan hala do, bañon gañekun ez ez. Arkaitze 'ta Arkaitzekuk esanta bai, baño Santa Engrazia esanta, keba.
-'Ta nola saten zute Arkaitze?
- Arkaitze. Bai. 'Ta hoi da, nik ustet atea zala hori izen hori ba dagolako harkaitzan gain-gañian dago etxia, harkaitz gañian dago.

Harek etxe atzetikan goiti-beiti Antxuloko erreka 'ro esaten iotenako, geo handik barrengo loira ateatzen da, izuarrizko harkaitza dauka. 'Ta gu ume kozkorretan harkaitz hartan denin ibiltzen giñen e.
'Ta ez giñun iñoiz miñik hartu izandu, nik eztakit zer giñan, piztiyak bezela ibiltzen giñan. Bai bai.
- Uaiñ ez geniyoke utziko arrimatzen iñorrei, haurrei, iual.
- Ez ez. Baiñon orduan... 'ta askotan gurasuak non ibiltzen giñan ez zuten jakitten. 'Ta nunahi, zea kuebazolotan 'ta bai gordeketan 'ta errex ibiltzen giñan gu. 'Ta geo ardikin 'e ibiltzen giñan
batea 'ta bestea, eta bueno hor harkaitza besteik ez dago, gue etxe aldetikan beste aieka, berriz, Aldura aldea ta hoik mendiyak dozte. Ordun garbiyak eote zian, gaur, berriz, dozte...