Aste Santua

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-128
Pasartea 0:30:05 - 0:31:11 (1' 06'')
Laburpena Aste Santuan estreinatzen ziren arropa berriak. Prozesioa izaten zen Oiartzunen, Erramu Egunean, Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan.Famatuak ziren.

Transkribapena

-Oaiñ! Aste santutan 'ta ordun jendia 're gehiyo izaten zen gaur biño, noski! Ordun 'zaten zen aste santutan 'ta, arropa berriya estrenatzeko ilusiyua 're bai 'ta ohittura 're bai, izaten zen aste santutan. Prozesiyoa joteko 'ta garaiy haitan.
-Prozesiyua Oiyartzunen kalian?
-Bai, bai gu Oiartzunea joten giñen beti prozesiyoa. 'Ta egualdi ona bazen erramu eguna 'ta geo osteun santuan 'ta ostial santuan, bitan itten zen. Bitan, hirutan.
Lembiziko erramu euna 'ta geo osteun santua 'ta ostiala, hirutan itten zen, egualdi ona baldin bazen. Oain, ebiya baldin bazen elizan bertan 'o buelta bat maten zuten santukin 'ta biño...
Egualdi ona zenin. 'Ta erramu egunakin 'ta Irungo jendia bastanta joten zen hara kustea, hango prozesiyua. Ordun hango zeak fede haundiya 'ro fama haundiya zun. Oain ya denak galdu dia hoik biño! Ordun bazen, jendia joten zen ordun, fede haundiya zen.
Atarikoan noiz: 
Igandea, Apirila 12, 2020