Aste Santua, kardakila

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-107
Pasartea 0:29:21 - 0:31:08 (1' 47'')
Laburpena Aste Santuan, Pazko igandeko mezan su berria bedeinkatzen zen. Mutil kozkorrak burdin batekin kardakia eramaten zuten bedeinkatzeko eta etxez etxe joaten ziren su berria banatzen.

Transkribapena

-Su ttikiya baldin bada, biño arriskutsua da. 'Ta geo beste gauza oso politta zen Oiyartzunen ohittura zean, em... Aste Santua, ostirala 'ta larunbat gauian, bakizu nola itten den paskua? Paskua de resurreccion. Biño
-Hua zan igandin.
-Igandin itten zen orduan, oaiñ itten da lambata, biño orduan igandian. 'Ta igandian, karo su berriya izaten zen.
Zertik nola, Jesukristo nola hil zuten 'ta zea geldittu zen pues ... itx... Zea dena, ez? Argiyik gabe. Eta ordun meza hartan, meza hartan itten zen bedeinkatu su berriya.
Eta mutikoxkorrak, kardakiya bakizu zer den? Kardakiya? Arbolai atetzen zaiyote hola.
-Perretxiko moduko bat?
-Perretxiko mokua.
-Lehorra?
-Lehorra. Kardakiya. Hoi hartutzen zuten mutikoxkorrak hola zea batekin, e... Alambre bat 'o burni bat sartzen zuten hola punta. Eta hua itten zuten, bedeinkatzen zuten meza hortan.
Eta joten zin harekin itxez itxe su berriya botzea gui, suara. 'Ta botzen zuten han, hua hola jo. Karo brasa nola ez den gastatzen, haundiyak izaten zin, eta brasa harekin.
Pues itten zuten hola hartu burniya 'ta hola bota su berriya suai. Ni akortzen naz, ze politta zen hoi! Hoi, mutil, mutillak 'o mutikoxkorrak itten zuten. Ematen geniyon propina pixka't eta hola.
-Su berriya?
-Su berriya. Karo, argi berri, argiya bezela, argi berriya bezela.
Atarikoan noiz: 
Larunbata, Apirila 11, 2020