Goizuetara ogi bila

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:12:37 - 0:14:29 (1' 52'')
Laburpena Gerra ondorenean Goizuetara joaten ziren aita-semeak ogi bila. Etxerako eta saltzeko ere ekartzen zuten. Goizeko 2:00etan ateratzen ziren etxetik guardia zibilak ez harrapatzeko. Goizeko 11:00etarako bueltatzen ziren.

Transkribapena

-Zu ordun mutikozkorra 'ta kalian 'ta asko ibiltzen al ziñan?
-Mekauen! Ez nitzan, kalian beti! Erritaka ama "Eskola jon!", biño ni kalian jostatzen 'ta beti.
Geo abenturak 'e, el año kuarentaitresian, gerra ondorian, bakizu! Gerrak ze utzi zun, mixeiya! Gosia 'ta... Joten zian Errentitik, Irundik, Lezotik, Oiyartzundik... Aranatza, Lesaka, Goizuta. Artoiriña kartzea.
'Ta Les... Ni attakin Goizuta, hamaika urtekin ogiyan billa! Guk ogiya kartzen genun. Bi kiloko ogiya earrak. Saltzeko, karri 'ta itxeako ogiya 'ta saltzeko. Zaldiyakin joten giñan.
'Ta orariyua, bakizu ze orariyua genun, guardizillai eskapo ittetik. Goizeko ordubitan itxetik atea, hara alleatu seitan 'ta han gosai ttikiya in, kargatu bi zaku haundikin zaldiya.
'Ta bireako hartu bokallua 'ta zato ardua 'ta itxea hamaiketako 'o hola. Orariyo hoi genun. De dos a onze, orariyua.
-Karo, iriña, ordun artu in 'ta iriña...
-Bai, iriña kartzen zun, guk ez, guk beti ogiya.
-A bai e?
-Iriña asko kartzen, iriñan billa jote zianak, asto pillak, leno san dizutena: Aranatza, Lesaka ...
Gu 're, jon zandu naz Lesaka 'ta Arantzea 're buelta bat 'o beste in genittun. Biño guk Le, Goizuta ogi billa. Lana hoi zen, Goizuta ogi billa bai.