Lehengo Altzibar

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:07:23 - 0:09:00 (1' 37'')
Laburpena Lehengo Altzibar nolakoa den azaltzen du. Gerora etxe asko egin dira Altzibarren, Etxebeste kontratistak. Etxeen izenak: Zikirone, Albisturrene, Torre, Xixarione ... Etxe gutxi ziren, kaleko etxeak. Kamioak lehengoak izaten segitzen dute, baina materiala hobetu da.

Transkribapena

-'Ta garai hartan, zu mutil-kozkorra ziñanian, Altzibarren oain biño itxe gutxiyo izango zian.
-Jo! Toki askotan, guzitan, bezela, lau itxe Altzibarren orduan, geo hasi zian itten, itxe mordoxka't in zuten.
Kontratista akortzen naz, hoik Aldapa goiko baserriko kontratistak, Etxebestek. Itxe mordoska 't in zittun 'ta. Harrek eta geo beste kontratistan batzuk in zittuzten, Altzibar asko haundittu da.
Asko, asko. Altzibarren, asko konstruittu da.
-'Ta ze, ze, ze itxe zien, etxe ale batzuk izango zien ordun?
-Ale batzuk ordun, bai. Akortzen naz: Zikirone 'ta Albisturrene 'ta gue itxia 'ta.
Torre 'ta Xixarione onduan 'ta, itxe gutxi, itxe gutxi! Silone, Perurena korredoria jaiyo zen itxia 'ta holako batzuk, ale batzuk. Ordun biño doble 'ta doble, lau halakoz gehiyo in dia Altzibarren itxiak. Bai, lau halakoz bai gehiyo. Aixa!
-'Ta kamiyuak oan bezela 're ez...
-Bakizu beti aldatzen ai dia, mejoratzen ai dia. Esto... Zea in dila, rotondak in dila, hau dela, hora dela. Bai, bai, biño lengo kamiyua.
Altzibar, Errentitik joten dena Egualdetxon barrena. Geo, kaletik jeixten dena. Geo, Altzibartik, leno san dutena, Artikuzkua. Handik Ergoina. Lengo kamiyuak, pixka 't mejoratu normal. Garaiy haitan bakizu...
Lau kotxe ez zian ibiltzen 'ta. Oan, berriz, haumbeste ibiltzen dia 'ta.