gerran

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:47:46 - 0:50:10 (2' 24'')
Laburpena Gerra etorri zenean Iturriotza joan ziren, Mitxelenatarrenera. San Markotik botatzen zituzten bonbak. Nafarroatik sartu ziren tropak.

Transkribapena

-Zapirain nun zen ordun?
-Hoi zean zen, este ... Eskola, elizako, bueno bikaiyo itxian, maldan zen itxia bizittu giñana.
-Gerra torri 'ta geo?
-E?
-Gerra torri 'ta geo 'o lenoztik?
-Ez, gerran gaudela jun giñan Iturriotza. Iturriotzen genittun guk oso jende ona, Mitxelenas.
Eta hala jon giñan, porke ospitala 'ta eskola itxia, gue itxian onduan bizi zin. Eta San Markotikan tiroteua hara izaten zen. Gue itxia, itxia 'ta bikaiyo itxia 'ta hoik zian. Zalakaiñena 'ta hoik denak. Eta hola.
-San Markotik frente iten zuten ordun?
-Bai, San Markotikan itten zuten, bai. Biño ya gerra zen e. Hoi ez zen zea.
-Ya bi banduak?
-Bai, hoi gerra zen. Bai. Honea etorri zian Naparrotikan 'ta toki, zeatikan.
-Etorri zian, sartu zien honea Oiyartzunea.
-Geo erdiyan batian, eguardiyan, in zuten, zea eguardiko soldauxkan kazuela.
In zuten. 'Ta kasoalidadia, bonba hara, lertu zen han. Bai. 'Ta ordun guk parra itten genun, edadia zer den.
-Karo, kontrariyuak ikusiko zenittuzten 'ta.
-San Markotikan bota zuten bonba 'ta kasualidadia! 'Ta saten genun: "¡Qué casualidad! Y se han quedau sin rancho" Saten genun guk. Klaro, nik, saten zaittut hogei 'ro hola izango nittun nik ordun. Holakon bat, holakon bat.
-Bai, bai, bazenittun.
-Bai.