Entseguak

Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:20:26 - 0:23:58 (3' 32'')
Laburpena Antzerkiko entseguak nola izaten ziren kontatzen du. Batzokian egiten zituzten.

Transkribapena

-'Ta nola estudiatzen zenun zuk?
-Nik nola estudiatzen nun? Nola estudiatuko nun?
-Zer zenun paperian eskribittua, paperian?
-Bai, paperian eskribittu 'ta geo han bertan ensaiyuak, batzokiyan bertan izaten genittun.
'Ta han repetittu beti gauza haik ,bai.
-'Ta zenek eskribitzen zun?
-Hoi? Pues ez dait, hoixe bai ez nizukela esango.
-Norbaittek asmatu ingo zun hua dana geo zuek estudiatzeko?
-A! Klaro hoi, hoi bai. Kompaziyo batea ixtoi bat, ixtoi bat. 'Ta geo ixtoi hura jartzen zen, batek ingo zun artzaiyana, bestik ingo zun de gente rica y así... El teatro es eso. Sí.
-'Ta zu ze tokatu zitzaizun itia? Zerena? Ze? Goatze al zea?
-U! Haimbeste gauza!
-Bai e?
-Jesus! Bai, bai. Afiziyua, afiziyua 'ta estudiatzeko ez nun, berriz, hola afiziyoikan. Biño gauza hoitako bai! Bai, gauza hoitako bai!
-Bai. 'Ta nun iten zenuten ensaiyua?
-Ensaiyuak, pues, eozin tokitan. Arizmendineko etxian bertan lokalak bazittuzten 'taa han bertan. Eta batzutan batek artzaiyana in ber zun, geo bestik in ber zun profesore batena, beste batek de inmensamente rico 'ta hola.
Hola separatzen zin. Geo gueri ematen ziuten papera. Hoixen zen.
-'Ta bazenuten direktore bat 'o zuendari bat 'o bazenuten? Zuei denai pixka 't agintzen zizutena pues nola in eta?
-Ombre! Beti korrejitzeko izaten zen, bai, korrejitzeko. Beti zerbat 'o beste izaten zen. Kompaziyo batea Arizmendineko alaba, Karmen eta nik papera asko itten genittun, biyek.
Se conoce que ikusi ziguten karaterra iualtsua. Hura abeatsa zen e 'ta ni pobria! Dena san ber da.
-Bai, bai, bai.
-Eta hola, bintzat. Hoixen zen.
-Biño ondo eamaten ziñaten biyek, ez?
-Bai, denak.
-Denak ondo.
-Denak ondo, denak.
Han papera abetsa zunak eta pobria zunak eta. Artzai zenak eta artzai papera 'ta eozer gauz.
-Ardiyana 're bai?
-E?
-Arkumiana 're bai 'o ardiyana 'ro?
-Ardiyana. Ze papera maten zizuten! Artzaiya ardiyakin jon ber bazenun mendira 'o, 'o beste papera bat 'ta denak hola. 'Ta batzuk, pues, de jente rica.
'Ta nik zeai saten niyon, Arizmendinai: "Este papel es pa ti e! Yo haré de obrera"
Hola, holaxeko kontuak zien hoik. Bai, biño afiziyo haundiya izandu nun nik bai.