Mamuteko etxeak

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:01:08 - 0:02:26 (1' 18'')
Laburpena Carmen Ugaldetxon bizi zen, Juansendon, Mamut egin aurretik. Inguru haiek nolakoak ziren azaltzen du. Mamut egin zen lurretan zeuden baserriak: Juansendo, Juansendo errota, Juantxene, Palazio eta Txokoa.

Transkribapena

-Biño toki politta izango zen hoi e!
-Bai, bai. Dena xabala. Oaiñ ueldik atetzen zinin, ura sartzen zen e!
-A bai e? Errekak gaiñezka ite' zun?
-Bai. Hoi bai.
-Errex ite 'zun gaiñezka errekak?
-Bai, asko itten zunin beiñipin bai.
-'Ta baserriraiño sartzen zen ura?
-E?
-Baserriraiño sartzen zen ura?
-Ez, barrenea ez zen sartzen, ya aldea zetu bai, biño sartu ez zen itten.
Geo erreka 're bagenun beste aillekatik, itxian beste aillekatikan. Txikierdi aldetik heldu zena. 'Ta geo biyek bat itten zutenin ura gora.
-Klaro, klaro. Erdiyan harrapatzen zun.
-Erdiyan, erdiyan harrapatzen bai.
-Goatzen zea horko itxian izenak zein zien?
-Bai, lehengusuna errota. Han beak eta beste maixter bat eukitzen zuten.
Bat ez, bi gaiñea. Eukitzen zittuzten. Geo Juantxene. Geo Palaziyo. Eta Txokua 'ta handik aurrea Txikierdi aldekuk, itxi hoik.
-'Ta zuenak nola zun izena?
-Juansendo.
-Juansendo?
-'Ta bestia Juantxene. Gue lehengusun, haina, Juansendoko errota, errota.