Errenteriara

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:49:02 - 0:51:17 (2' 15'')
Laburpena Oiartzunen egin zuen komunio ttikia 7 urtetan, baina handia Errenterian 13 urtetan; Errenteriarrak zirelako, baserria Errenteriako lurretan zegoelako.

Transkribapena

- 'Ta juten ziñaten Errenteira?
- Errentira bai. Nik Errentiyan in nun kumuniyua!
Oiartzunen ttikiya, ordun bi itten zin bi komuniyo. Bat zazpi urtetan 'ta bestia hamabi urtetan.
Hamabi hamahiru. Hor.
- Eta haundiya Errenteiyan.
- Haundiya Errentiarrak nola giñan, 'ta ttikiya ttikiya in zen gu ttikiyak nola giñan oiñez ibiltzeko biraje haundiya nola zon, aldio gertuo Oiartzunen.
Horra. 'Ta Errentiyan plaza itxi zenin, zergatik baserriyan itten zenun fruta, gereziya, 'ta jakiña patata 're itten zenun 'ta patata 'ta babarruna 'ta
itxeko miño gehiyo baldin bazen, dirua nola ber zen, zenin plaza joten ziñan. 'Ta igandetan meza han 'ta geo plaza 're erekiya denak e' erekiyak 'ta deank jorraa batez itten zenittun.Horra.
'Ta horregatik Errentira joten giñan. Erekiya eoten zelako 'ta plaza itxi zenin 'ta dendak itxi zinin, jakiña astebukaieran ezin ba Errentira jun,
'ta Oiartzunea, horra. 'ta gio itxi zittuzten karnizeiyak e' 'ta dendak e' Oiartzunen.
Dendak itxi zinin ordun, horra. Propiyo 'ta Iturriotzen berriz enkarguk eta uda partin astebukaieran enkarguk ittea 'ta tratua 'ro pixkat baldin bazenu juten ziñan Errentira, Plazara launbatakin.
Miño hua geldittu zenin asko zeatu giñan, moztu zen. Horra. Gio aldio Oiartzunea.