Plazan saltzera

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:21:46 - 1:23:06 (1' 20'')
Laburpena Merkatura denetik eramaten zuten, azelga, letxuga, aza, tipula... Hasiera batean, Donostiara joaten ziren eta geroago, bigarren umea izandakoan, Errenteriarahasi ziren. Egunero joaten ziren esnea banatu aurrena eta gero plazara saltzera.

Transkribapena

-Eta bai, bai.
-Eta zekin juten ziñaten, merkatura?
-Pepitak ematen zian.
-Ze jenero?
-Ze jenero! Denetik!
-Bota.
-Berdura, bueno! Berdura klase guziyak hartuta 'maten genittun. Bakizu zer din berdurak?
Azelga, letxuga, aza, tipula, denetik itten genun!
-'Ta nora juten ziñeten?
-Errentira.
-Errentira?
-Bai. Aurrena Donostira ibiltzen giñan, amagiñarrebakin. Eta geo handik geldittu eta nik bigarrena izan nunian geldittu 'ta Errenteira hasi. Ya aparte itten zela hua, trenin ibilli ber izaten genun. 'Ta handik geldittu 'ta.
-Zembatero juten ziñaten?
-E?
-Zembatero?
-Eunero! Esnia 'ta berdura! Esnia 're partittu ber izaten zen.
-Etxez etxe?
-Bai, etxez etxe, bai! Esnia partittu 'ta bat itxea 'ta bestia han gelditzen zen plazan, amagiñarreba. Geo, berriz, Errentira torri giñanian, hor batek itten zittun aurrena esnia partittu 'ta geo plaza.
-Ttikixiua Errenteri ttikixiua.
-Bai.
-Donosti biño.
-Bai. Ttikixiua.