Gerra hasiera

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:14:20 - 0:16:08 (1' 48'')
Laburpena Gerra hasiera kontatzen du. Beren etxean sartu ziren gurasoak han gelditu ziren baina umeak beste baserri batera eraman zituzten. Elkarri tiroka aritzen ziren.

Transkribapena

-Bai.
-Aizu Joxepa. 'Ta gaiñeakuan nola akordatzen zea gerra lertu zela? Edo gerrako lembiziko zea hura? Nola akordatzen zea Oiyartzunen, zure etxian?
-Bai. Gerra demboan ba itten zien etorri 'ta. Goatuko enaiz ba, dena! 'Ta noa eaman ziuten 'e bai itxetikan hartuta.
Etorri 'ta presente jartzian sartzen dia. 'Ta beste batzuk guen itxian sartu zien kuadrilla. 'Ta beste batzuk beste mendiyan, Txikierdi goikaldin beste mendiya. 'Ta elkarri dipiti-dapa.
Kampoa atetzeik 'e ez zuten nahi izaten. Guri eaman in ziuten, umiak beste etxe batea, baserri batea. Hartu ziuten 'ta jana maten ziuten. Gerra, gerra, jon 'ta beak jaun 'ta jabe jartzen dia.
-Zuen etxia ordun hutsa eondu zen edo soldaduk hartu zuen edo?
-Soldaduk hartu zuten. Aitta han zen, ama 're bai. Aziendak gobernatu ber zittuzten.
Eta haik han. Miñon gu umiak ttikinak hartu 'ta eaman in ziuten beste baserri batea. Klaro! Halako kuadrillan tartin nola eon! Ez, ez.
-Eta aziendak eta akordatzen zea? Txekorrak eta...
-Aziendak eta, aziendak jan ber bazuten gab ez ate ber zuten kampoa. Bestela tiroka beste menditikan beste...
Gue itxia kasko-kaskuant 'ta beste mendiya Txikierdi pasa 'ta beste mendiya. 'Ta batetik bestea elkarrei. Han frentin in 'men zuten kasku hartan. Jon 'ta hor jartze 'ia. Bai, bai.
-Ez zen giro izango!
-Ez, ez, ez. Ez, ez zen giro izango. Giro ez zen izango. Bai!