Nor | Arruabarrena Ansa, Maitxo |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-098 |
Pasartea | 0:37:11 - 0:39:54 (2' 43'') |
Laburpena | Billerara Altzibarra joaten ziren. Gurasoek joaten uzten ez eta kirikaka aritzen ziren. Billerara joaten hasi zirenean ere goiz etxeratu behar izaten zuten. Gero etxean taloak egin behar. Koadrillan joaten ziren. |
Transkribapena
-Gu Altzibarrea joten giñan billerara geo. Ez dakit zembat urte izango nittun nik. Gaztiak, ze hemeretzi bat? Hemezortzi, hemeretzi? Kirikaka ibiltzen giñan lembiziko.
-Kirikaka. Barrenea sartu gabe. Zeara, dantzea sartu gabe etxe bazterretatikan beira 'ta.
-A! Kirikaka.
-A! Kirikaka.
-Kirikaka aitzen giñen.
-Hara!
-Geo ya sartu giñan.
-Ordun gurasuk ez uzten joten, miñon haraiño joten bai, miñon dantzan ibiltzen ez 'o ze?
-Hara!
-Geo ya sartu giñan.
-Ordun gurasuk ez uzten joten, miñon haraiño joten bai, miñon dantzan ibiltzen ez 'o ze?
-Ez giñan joten billera artin. Ez dakit zembat urte izango genittun, biño! Ba, asko jota! Lendabiziko jon ber izaten genun bezperata, elizara arratsaldin. Goizin mezeta, arratsaldin bezperata..
Geo bezperatik atetzin, soiñua goiz hasten zen. Eta ordun joten giñan Altzibarrea. Zean hasi giñanin e! Billeran hasi giñanin. Bai. 'Ta han dantzan ibiltzen giñan 'ta biño goiz itxea torri ber izaten genun. Behin illunakin batea itxea.
-Zer zen? Oango kamiyotik tortzen ziñazten? 'O zer zen kamiyua? Nola zen biria? Altzibartikan?
-Bai, bai, berdiña!
-Oan bezelakua?
-Bai, bai, berdiña!
-Bai, bai, berdiña!
-Oan bezelakua?
-Bai, bai, berdiña!
Oan espoliyua bada, biño ordun ez zen espoliyua... Biñon ez zen kotxeikan 'e ordun!
-Biño kamiyua zen hor?
-Bai, bai, bai, bai, kamiyua zen. Bai.
-Biño kamiyua zen hor?
-Bai, bai, bai, bai, kamiyua zen. Bai.
'Ta jende asko joten zen e! Bai...
-Eta lendabizi beira 'ta geo ya permisua izango zenuten ordun dantza itteko?
-Eta lendabizi beira 'ta geo ya permisua izango zenuten ordun dantza itteko?
-A! Ez, permisua ya hasi ezkeo bagenun permisua. Bai. Eta geo goiz etxea. Etxea torri 'ta taluk in.
-A bai?
-Afai itteko taluk in ber zin.
-A bai?
-Afai itteko taluk in ber zin.
-Hara! Ordun lana. 'Ta zein ziñazten, laun kuadrilla 'ro 'o nola?
-Bai, bai, bai, bai, launak, bai, bai, bai, launak, bai. Gu bagiñan lau, barriyotikan bagiñan lau, eta...
-Bai, bai, bai, bai, launak, bai, bai, bai, launak, bai. Gu bagiñan lau, barriyotikan bagiñan lau, eta...
-Altziarkua zen ez? Ez nola zen?
-E?
-Ez nola zen hil zena?
-Zer?
-E?
-Ez nola zen hil zena?
-Zer?
-Iratzen 'ta amona. Kuadrillakuk zein zenittun?
-A! Maritxu. Maritxu, ahizpa zea izeba eta amona 're bai Pilar. Eta geo Garmendikua Pilar bestia. Eta geo Makutsokua, bestia, Xeledoni. Baita 're.
-A! Maritxu. Maritxu, ahizpa zea izeba eta amona 're bai Pilar. Eta geo Garmendikua Pilar bestia. Eta geo Makutsokua, bestia, Xeledoni. Baita 're.
'Ta geo itxea torri ber. 'Ta itxea torri 'ta taluk in.
-Taluk in.
-Taluk in.