trabajadore

Forma mugatua: 
trabajadoria
Kategoria gramatikala: 
Izena
Esanahia: 
Esklabu gisa lan egitera behartutako frankismoko presoak.
Gazteleraz: 
trabajador
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- Baita 're.
- Borroka zelaitan hor goiyan. Eta bizitza batin eoten zian Trabajadorik eta gue itxian berriz, eskoltak, 'o kintuak eoten zian. 'Ta Antsileskunen Trabajadorik. Hiru itxetan.
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusibian salan ohiyak jarri denak 'ta han itten zuten lau sargentok lo. 'Ta beste itxian Trabajadorikin alferezak itten zun lo. 'Ta Antsileskun berriz, zea, han Trabajadorik, han ez zen zeik, ofizialik ez zen eoten han. Trabajadorik bakarrak. Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi'Ta batek alde in zun Fraintzira, eskapo in zun Trabajadore batek.
- Soldado batek ihesi.
- Soldao batek eskapo in zun 'ta geo nombatte pasoik ez 'o, ikaatu 'ro komei,
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi- Bai. Baserri haundiya zen gue etxia bai. Geo pasa zen karretera... Trabajadorik in zuten 'ta zalaiyak 'ta erdittuta utzi zittuzten. Erdittuta geldittu zin. 'Ta miño... familiya 're gutxiyo 'ta lana 're gutxiyo aski 'ta...
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusizuitzen zitenen 'ta erre 'ta jarri 'ta hura jaten zuten Trabajadoriak. Trabajadoria... beno, golpe bat 'e etziñen harrek gogoz man karretera hortan. Ne attak saten zun: "Autxiliko tunelian gogoz emantako golpe bat 'e ez dun". Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Hua apopilua zen. Hua geo, gerra ya bukatua zen hua torri zeneko, bai.
- Miño ordun, dantza ze izandu zen, gerra arte?
- Gerran, ya gerran. Ordun ez zon... porke trabajadoria 'ta ze naspilla izaten zela uste 'zu?
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusiBeira jarriyak denak lapurtzeko 'ta e'zuten 'ta... Gerran taberna ezin zen izan biño... Taberna ez gen... ez zen itxi sekulan. 'O baten batek nahi baldin bazun botil bat ardo eamateko 'o... Batzuk mutillak izaten zin itxetikan dirua bialtzen ziyotena eta ongi bizi zinak trabajadori haitan 'e.Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusiDenetik bazin. Lapurrik haundinak ttunen de los de Bilbao, Bilbaotarrak 'ta personik jatorrenak andaluzak zin, trabajadori haitan, andaluces.
- Trabajadorik zer zin prisioneruk hartutakuk ez? Ze geo aparte zin soldauk?
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Ez, ez, ez. Haik trabajadorik haik kartzelan in ber zuten tokiyan lanin itten zuten, be pena.
- Bai, hoi da.
Pikabea Artola, Arroxa
Aipamena ikusi- Bai, bai. Segun, Segun. Zertikan ordun hemengo, hemengo neska asko ezkondu zen, ne aman erareko 'ta holoko asko, ezkondu zen soldado tortzen zinakin. Nola Arkalen 'ta Babilonin soldado asko zon, eta geo hemen beste barriyotan 'e trabajadorik 'o... Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusi- Biri hoiy hasi zen, gerra biño lenoztik biria berriya itten. Geo torri zen gerra 'ta biriak in zin aztu 'ta geatu zen lohitan. Lohitan geatu zen.
- 'Ta geo ze in zuten, trabajadorik 'o hola? 'O hau...
Iñarra Lizaratzu, Manuel
Aipamena ikusi-Haik itten zuten... bai trabajadorik, bai akortzen naz. Gu mutikozkorrak hemen jostatzen trenbiri hortan barrena 'ta. Lau 'ro bost trabajadore, haik zapelak 'e difentik zittuzten, hola frailik bezela redonduk. Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-Bai, ni akortzen naz, lembiziko tunelin in zittuzten, hola zuluak in 'ta geo txapak, txapak jarri. Txabolak bezela. Ordun dakit nik, lau, lau trabajadorentzat soldado eskolta bat eoten zela hairi guardiyan.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiEta geo, haik han, 'ta bestik hemen. 'Ta geo handik jon zin Aitxuleira. Han in zittuzten barrakoiyak bi aillekatatik, han eondu zin. 'Ta geo, ez dakit noiz biali zittuzten trabajadori haik, hoi enaz akortzen, enaz akortzen.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi-'Ta soldado 'o trabajadorin tartin oiartzuarrik bai 'te zen? Izaunik izate'al zen?
-Ez, ez... euskaldunak bai, miño enaz akortzen.
-Biño denak euskaldunak'e ez, kampokuk o izango zin?
Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusi- 'Ta beste pixkat aurrexio jon 'ta goiko zea hontan. Han bos barrakoi, zian, zea, Trabajadorik:15879] eoteko.
- Zean, Babiloniyan.
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusi-Hitzik 'e. Ez genekiun. Guk ikasi genun zea pixarra, erdaaz pixarra. Ez dakit deus 'e ikasi genun biño, pixarra hemen soldauk honea torri zinin. Trabajadorik 'ta torri zinin, orduntxe.Irazu Apezetxea, Erramun
Aipamena ikusiMilitarrak bakizu hemen. Trabajadorik. Prisioneruk zin. Prisioneros de gerra, trabajadorik. Desfilik eta ben San Fernando eunin, patron de los ingenieros 'ta patron de la infanteria bazin hor. Harreguy Agirrezabala, Xabier
Aipamena ikusiBai gañea oañ gañea yake horrea jon gean, hara horko bat launa, ni baño urte bat zarro, 'ta anaiya numatte batallon de trabajadores o' numatte hor zen Bizkai aldian 'ta Lasa Auzmendi, Joxe
Aipamena ikusi-Soldauk?
-Soldauk, bueno trabajadorik 'e bai, soldauk.
-'Ta prisioneruk 'e izango zin haiken tartin?
-Bai, haik zin ba trabajadorik, prisioneruk.
-Trabajadorik saten tzeniyoten?
-Bai.
Lardi Landa, Joxe Luix