Biografia |
Luixa Berrondo esanda baino, jende gehiagok ezagutuko zuen emakume hau "Luixa maixtra" esanda; izan ere, oiartzuar asko izan ziren Luixaren ikasle. Maistra garaietan gogorra izanaren pena zuela esan zigun Luixak. Gogorra ez dakigu, baina ausarta eta nortasun handikoa zela ez dugu zalantzarik. Baserrian jaio zen eta gazterik gelditu zen guraso gabe. Osaba apaizak senide guztiei eman nahi izan zizkien ikasketak, eta aukera ongi aprobetxatu zuen Luisak: irakasle-ikasketak egin zituen. Gerrak onen-onenean harrapatu zuen, gazteek ohikoa duten aisialdia ahaztu eta lana egin behar izan zuen beste askok bezala, baina bere garaiko emakume batentzat pentsaezina izan zitekeena egitera ausartu zen bera: gerrak lanerako aukera kendu zionez, berak, bere kabuz, eskola ireki zuen. Ugaldetxoko eskolan 80 ikasletik gora eduki izan zituen, eta denak erne edukitzeko makina bat trikimailuz baliatuz irakatsi zien denei: hezkuntzaz gain, heziketa ere bai. Poza gaitza ematen zion, ikasle haiek, bizitzan aurrera egin zutela ikusteak. |