Arditurri ongi ezagutzen

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-051
Pasartea 0:40:00 - 0:42:40 (2' 40'')
Laburpena Josek ongi ezagutzen ditu Arditurriko meategiak. Gaur egun ere jende askori aritzen da haiek ezagutarazten, baita ikasleei ere.

Transkribapena

-Hola hola aitzen zin.
-Ur hua dena. 'Ta zenentzako aittu ziñan illobantzako 'ro muestrak zeñek eskatu zizk...?
-Illobak eta torri zin gehiyo hoikin batin. Hoik eskolan zabizten tokitatik eta. Bai sei 'ro zortzi 'ro.
-'Ta gaztiakin batea jon ziñan zu? Haikin batea jon ziñan?
-Bai. Ez zekiten noa jon 'ta.
-Joe ordun.
-Karri nittun zea klase guzitatik, billu genittun.
-Kozkorrak hartu...
-Kozkorrak bai. Geo koloria kambitu itten ziyoten hoiri 'ta ez zuten haik izautzen 'ta, jo 'ta partittu maillukin 'ta.
-Karo.
-Erreminta txar batzuk eaman nittun 'ta.
-Karo hoik ze itten dia seittutik ordoittu bezela ingo 'ia 'o?
-Bai.
-Koloria kambitu.
-Batzuk zui-zui itten dia, bestik berriz.
-Karo.
-Beltzatu 're bai 'ta.
-Beltzatu. Zinka nola da bea?
-Zinka txokoltian koloretso 'ro hola.
-A... 'Ta geo ze kolore hartzen du?
-Illundu itten da, ya izautu ezin dela biño kargatik 'ta izaun izaten da 'ta jo 'ta hautsi 'ta hara hauxe da! Eakusteko. Eaman zittuzten boltsaka errak! Ume koxkorrak, oso ttikiyak ez e! Zea hamaika hamabi urteko.
-Hamaika hamabi urteko. Joe... Zuk santakuk atentziyo errakin aittuko zittuzten haik!
-Bai aittu nitzan esplikatzen 'ta izenak eta. Haik 'e eskribittu 'ta paperin billu 'ta jarriyak.
-Bai e?
-Ni biño lijerogo zeuden 'ta!
-Bai, hartako bai!
-Eskolan zeatuk, aurretuk pixka 't.
-Karo. Bai 'ta torri aurretik 'e zerbaitt 'e eakutsiko ziyoten 'ta.
-Bai (...) santa jon zin biño... Behin torri zin.
-'Ta nonguk zin? Kalekuk 'o?
-Donostiko 'ro horko jendia.
-A! Joe...
-(...) Ez zin euskaldunak 'e. Batzuk bazekitten biño... Hola.
-'Ta illobak itxekuk 'ta aitzen al zattuzte galdezka garai bateko kontuk eta?
-Bai, aitzen dia galdeka. Hortxe banittun kozkor batzuk.
-Harriyak bazenittun jasuk?
-Bai, hemen kartzen ttut noixnahi, hola garbiyak kustin. Prankoi eman 'e bai.
-'Ta noixnahi joten al za ba mineta?
-Oan aspaldiyan ez.
-'Ta ze hara jonta...
-Norbaittek jon nahi bau joten naz.
Oan arraxa joten, bire erra do.
-Bai oan bai, oan kotxin jon 'ta tap!